Amatasuna
Amatasunean, gorputzean denbora labur batean gertatzen diren aldaketei arreta eskeintzea oso garrantzitsua da. Horretarako, Belkoain Fisioterapia Zerbitzuan, arreta integrala eskeintzen dugu.
Haurdunaldiak sor ditzakeen minak edo disfuntzionaltasunak landuz.
Erditzean ahalik eta erosoen egon, bikotearen laguntza izan, eta hartu beharrezko erabakiez informatuz.
Erditu ondoren, gorputzean sortu diren aldaketak (zoru pelbikoa, posturalak, …) berriro ere bere onera itzuliz. Horretarako talde dinamikak eskeintzen ditugun (hipopresiboak, 5p, …).
Lesio muskuloeskeletikoak
Gaur egungo gizartean prebalentzia handia dute lesio muskuloeskeletikoek. Belkoain Fisioterapia Zerbitzuan beraiek artatzeaz arduratzen gara egungo kalitatezko Fisioterapia eskeiniz. Hala nola eskuzko terapia, ECO+EPTE, ariketa terapeutikoa, puntzio lehorra etab.
Gure helburua, bizitza kalitate ona izateko, kirolera itzultzeko, edo lanera itzultzeko, beharrezko funtzionaltasuna irabaztea da.
Talde ekintzak
- Hipopresibo, 5p, etab. teknikak landuz zolu pelbikoa indartzeko.
- Pertsona adinduei zuzenduriko klase bereziak, non indarra, oreka, koordinazioa etab. lantzen diren.
Minbizia (EDL)
Eskuzko drainatze linfatikoa zirkulazio linfatikoa hobetzeko eskuzko terapia bat da.
Minbizi baten ondorioz goingoilak erauzi zaizkien pertsonen kasuan (mastektomia batean adibidez) edemaren prebentzio edo tratamendurako drainatze linfatikoa eta presoterapia eskeintzen ditugu.
Minbizia duten edo gainditu duten pertsonengan ariketa terapeutikoaren preskripzioa (inadr entrenamendua edo aerobikoa) bideratzen dugu, neke eta bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Etxerako zerbitzua
Kontsultara inguratu ezin daitekeen pertsonaren etxean zerbitzua eskeintzeko aukera ematen dugu.
Tarifak
SAIOAK | PREZIOA |
Fisioterapiako kontsulta kiroldegiko bazkideentzat | 36€ |
Fisioterapiako kontsulta | 40€ |
Biomekanika azterketa | 80€ |
Eskuzko drainatze linfatikoa+presoterapia | 42€ |
Taldekako klaseak (bizkar eskola eta pilates) | 76€ hilabetean |
Etxerako zerbitzua | 60€ |